XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
TELEBISTA EUSKALDUNA OARSO ESKUALDERAKOEuskaltzaleok pozteko baino samintzeko
Inoiz geure zauriei hazkaka
Presenteko albistea bestelakoa dugu, pozbidea piztekoa: Oarso eskualdean
Bada urtebete Errenteriako Lau Haizetara euskara elkartearen eta izen bereko aldizkariaren inguruan ernamuina
Beronen koordinatzaile eta
HABE.- Kontaiguzu proiektu honen sorreraren nondik-norakoa.
GEMA LASARTE.- Kazetari-multzo zabala eta eragilea bildu ginen aldizkariaren inguruan eta hilabetekaria zena hamabostekari, astekari bihurtu nahia leku egiten hasi zen gure gogoetan.
Baina astekari bihurtzeko 20 kilotik gora behar genituela oharturik, zergatik ez diogu diru pixka bat gehiagorekin tira handiagoa duen telebista-proiektua antolatzeari ekiten, esan genuen geure artean
Eskualdeko lau udalak bilduta sortu berria zen eskualdearen aurrerapenerako garapen-agentzia, eta zergatik ez antolatu eskualderako telebista bat; eskualdekoa behar zuen izan kontuan izanik euskaraz burutu nahi genuela, eta ezinezko irizten
H.- Hasieratik beretik oso garbi zeneukaten euskara hutsez egin behar zenutela, ezta?
G.L.- Bai.
Gure helburu nagusienetakoa, nagusiena ez bada, euskararen normalizazioari laguntzea da; horrekin batean, kultura suspertuz, eskualdearen aurrerapenari geure aletxoa ekartzen ahalegindu
H.- Eskualdeko plan estrategikoa aipatu duzu.
Udaletan badira euskara-batzordeak; horiek elkartuta... zuek, hala ere, fundazioaren bidea proposatzen duzue?
G.L.- Guk hortik jo dugu, bide horretatik.
Euskara-batzordeak eta Garapen Agentzia lan egiteko espazio batzuk dira.
Hauek udalarenak dira, udal-baliabideak dituzte, eta udalak erabakitzen du zer indartu eta zer ez.
Guk 40 bat kilo behar ditugu 5 urteren buruan telebistaren azpiegitura
Beno, gure nahia da benetan
Eskualdean badira 3-4 mila haur
Hor dago gure harrobia
Horien gurasoek, ba, besteak beste, benetako partaide izan daitezela, ahal dutenek diru pixka bat jarriz, 5.000 pezetarekin telebistako akziodun eginez; baina, batez ere, benetako partaide izanez.
Aitonak hartu biloba eta eraman dezala platora eskola arteko programa horretan parte hartzera, ze
Orduan, parte hartu programa diseinatzen, propaganda egiten.
Informazioa ez dadila norabide bakarrekoa izan, feedbacka egon dadila; hots, benetako herri-telebista.
Gero eskualdean pisua duten kirol, kultur elkarteak, euskaltegiak; bada, beren eragin eremuan lagundu dezatela bazkideak inguratzen, jendea inplikarazten, hori da eskatzen duguna.